Ongi etorri Bermatik Transportadores-era

Lan-irtenbide integrala eta kalitatezkoa

Bermatik S.L. garraiatzaileak eta transferrak orokorrean diseinatu, fabrikatu eta saltzeko helburu sozialarekin sortu genuen 2009an Aretxabaletan. Horien eragingailu, maniobra armairuak, osagarri, elementu estandar eta industriarako itxiturak ere hornitzen ditugu.

900 metro karratuko pabiloi batean kokatuta dago enpresa, eta mozte gunea, mekanizatu gunea eta muntaia gunea ditu. Esperientzia handiko profesionalak ditugu eta bezeroei konponbide integralak eta kalitatezkoak eskaintzeko konpromezua daukagu.

Bermatik Video
prozesu osoaren kontrola

Zerbitzu integrala

Diseinua

Jasotze eta manipulazio makineriarendako konponbideak garatu eta diseinatzen ditugu. Horretarako profesional kualifikatuak dauzkagu eta diseinu alorreko teknologia berrienak erabiltzen ditugu. Gure eginbeharra bezeroak aholkatu eta euren beharretara aurreratzea, dituzten itxaropenak bete eta zerbitzu integrala, neurrira egindakoa eta kalitatezkoa eskaintzea delarik.

Fabrikazioa

Hornitzen ditugun produktuen prozesu osoa burutzen dugu.

Hainbat mekanizatu eta mozte gune ditugu, baita tornuak, ohiko fresatzaileak, galdaketa, zizaila eta tolesteko makina ere.

Profesional kualifikatuak ditugu.


Muntaia eta mantentzea

Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzen dugu prozesu guztian. Barne mantentze sailak produkzio eta muntaia prozesuaren jarraipen eta kontrol zehatza egiten du produktuaren martxan jartzea modu ezinhobean egin dadin bermatzeko. Muntaia beharren arabera egiten dugu, gure instalazioetan edo bezeroaren enpresa edo lekuan, nahi den lekuan.

gure

Produktuak


Edozein motatako transportadoreak eta transferrak ekoizten eta merkataratzen ditugu.
Gure katalogoa bezeroaren beharretara zabalik dago.

Aluminiozko profilak

Garraiatzaileak

Lagundu diezazukegu?

Gure zerbitzuren batean interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan.

BERMERIK ONENA

Gure Bezeroak

Gure bezeroen gogobetetzea eta gure lehiakortasuna areagotzea ditugu helburu.
Horretarako, gure prozesuak etengabe hobetzea funtsezkoa da.
Azken bezeroekin eta ingenieritzekin egiten dugu lan.
Gure bezeroekiko konfiantza eta harreman estua berme osoa dira.