Jasotze eta manipulazio makineriarendako konponbideak garatu eta diseinatzen ditugu. Horretarako profesional kualifikatuak dauzkagu eta diseinu alorreko teknologia berrienak erabiltzen ditugu. Gure eginbeharra bezeroak aholkatu eta euren beharretara aurreratzea, dituzten itxaropenak bete eta zerbitzu integrala, neurrira egindakoa eta kalitatezkoa eskaintzea delarik.
Hainbat mekanizatu eta mozte gune ditugu, baita tornuak, ohiko fresatzaileak, galdaketa, zizaila eta tolesteko makina ere.
Gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzen dugu prozesu guztian. Barne mantentze sailak produkzio eta muntaia prozesuaren jarraipen eta kontrol zehatza egiten du produktuaren martxan jartzea modu ezinhobean egin dadin bermatzeko. Muntaia beharren arabera egiten dugu, gure instalazioetan edo bezeroaren enpresa edo lekuan, nahi den lekuan.
Gure zerbitzuren batean interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan.